TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN proiektua
2024/2025 ikasturteko azken hilabeteetan, HH5eko ikasleek gure gelako familien jatorria ezagutzeko bidaia bat egin dugu. Bidaia Dulantzin hasi eta ondoren, Uruguay, Brasil, Maroko, Argentina, Sahara eta Colombia bisitatu ditugu familien eskutik. Familiek, beraien herrialdeetako kultura eta ohiturak hurbildu dizkigute eta hilabete hauetan ikasitakoarekin eta egindako lanarekin erakusketa bat prestatu dugu ilusio handiz. Erakusketa geletako familiei eta eskolako gainontzeko ikasle eta irakasleei zabalduko zaie eta honekin, bai bidaia eta bai proiektua bukatutzat emango ditugu.
Eskerrik asko familia guztiei beraien prestutasun eta parte hartzeagatik!!!









