LH

Bidelaguna

BIDELAGUNA programa eskola-orduetatik kanpoko laguntza bat da, eta beren gizarte-desabantailako egoerarekin lotutako zailtasun akademikoak dituzten ikasleei zuzenduta dago lehentasunez.

Eskola-arrakastaren indizeak hobetzea du helburu, ardatz hauetan oinarrituz:

  • Ikasleei laguntzea eta zailtasunak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko denbora osagarri bat eskaintzeko baliabideak eskaintzea.
  • Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea, bereziki irakurketarekin, ikasgai instrumentalekin, lanaren antolaketarekin eta ikasteko ohiturak hartzearekin lotutakoak.
  • Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak beren ikasleei buruz dituenak hobetzea.
  • Familien eta ikastetxearen arteko harremana hobetzea.

Jarduera begirale batek egiten du, bertan parte hartzen duten ikasleen tutoreekin eta aholkulariarekin etengabe koordinatzen dena. Eskolako gelak erabiltzen dira eta astelehenetik ostegunera ematen da, 16: 30etatik 17: 30etara.

Lasai gela

Gelako gatazkak ikasleen ikasketa prozesuaren barne daude, eta pertsona orok gatazkak kudeatzen ikasi beharra dugu, bizitzaren parte izango bait dira, eta sozializazio prozesuaren parte garrantzitsua ere.

Beraz, lasai gelaren helburua ez da gatazkarik gabeko gelak izatea, baizik eta irakasleok dugun erraminta bat ikasle hauek dituzten zailtasunei erreparatzeko, denboraz eta epaiketarik gabe (irakasle neutro baten esku). Jarrera disruptiboen iturria oso konplexua da, eta helburua ikasle hori bere auto ezagutzan eta sentimenduen kudeaketan laguntzea da, eta horrela talde osoari ere laguntzen ariko gara.

Lasai - gelaren xedea hauxe da: edozein gelaren funtzionamendua bermatzeko eta gatazken kudeaketa indibidualizatua egin ahal izateko, trabak jartzen ari dituen edo arazoak dituen ikaslea edo ikasle taldetxoa gela batean jasotzea. Horrela, irakasleak taldearen beharrak asetu ahalko ditu, eta aldi berean zaintza gelan dagoen irakasleak ikasle konkretu horren arazoa denboraz kudeatu ahalko du.

STEAM-Robotika

Steam Proiektua 2020-2021 ikasturtean garatu da Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin.

Zientziak gaur egungo gizartean duen garrantzia begibistakoa da, bai alor teorikoan bai alor praktikoan. Gizarteak kultura zientifiko eta teknologikoa bereganatzea ezinbestekoa du bizi dugun errealitate konplexu eta globala ulertzeko. Argi dago Zientzia Hezkuntzak honelako lan bat egiteko aukera ematen duela: oinarrizko konpetentziak landu eta aldi berean, oinarrizko zehar-konpetentziak modu bateratu batean lantzeko, hain zuzen ere: sormena, talde-lana, pentsamendu kritikoa, ideia berriak, etab.

Dulantziko eskola Erasmus proiektu batean murgilduta egon da 3 urtez (“Coded legends”) eta bertan robotika eta programazioa landu ziren. Horren jarraipen bat egiteko asmoz, 2019-2020 ikasturte bukaeran Hezkuntza Sailak eskainitako STEAM proiektua eskatzea erabaki zen eta onartua izan zenez, 2020-2021 ikasturtean martxan jarri da. Momentuz, 3. zikloko ikasleekin Lego tailerra sortu da eta bertan robotika eta programazioa lantze dute proiektu ezberdinen bitartez.

Tertulia dialogikoak

Talde handian egin beharreko dinamika da, non ikasleek elkarrekin hitz egin eta euren emozioak, sentimenduak eta iritziak adierazten dituzte, literatura-lan baten zati bat  irakurrita. Ikasleek, alde batetik, besteen iritziak entzuten eta errespetatzen ikasten dute. Eta bestetik, beren iritzi, judizio eta sentimenduak modu asertiboan eta huts egiteko beldurrik gabe adierazteko aukera dute,, iritzi oro errespetagarria baita.

Saio bakoitzean, parte hartzen duten ikasleek tertulia dialogikoan lantzen ari denari buruzko interpretazioa azaltzen dute (kapitulu bat edo literatura-testu baten zati bat). Hala, ikasle bakoitzak gainerakoei zer eragin dion eta zergatik eman dion arreta azaltzen du, horri buruzko hausnarketa kritikoa eginez. Ikasle bakoitzaren ekarpenenei esker, elkarrizketa aberasgarria sortzen da, eta horrek aukera ematen du solasaldiaren inguruko ezagutza berriak barneratzeko.

Liburutegiko espazioa erabili ohi dugu, zirkuluan jartzeko leku gehiago egoteaz gain, irakurtzera bultzatzen dituen eta gelaz aldatzeko aukera ematen dien lekua delako.

Bikoteka irakurtzen

Berdinen arteko tutoretzaren metodologian oinarritzen den programa da. Ikasgelan edo maila desberdinetako ikasleen artean lan-bikoteak sortzen dira, non irakurketa-maila altuagoa duen ikasleak (tutorea) ikaskide batekin (tutoretzapekoa) ikasten du, bien arteko elkarrekintza egituratzen duen jarduera-orri bat elkarrekin egiten duten bitartean.

Ikasleen arteko elkarrekintza hori hasierako prestakuntza baten bidez hasten da, eta programak irauten duen saioetan berrikusten da.

Berdinen arteko tutoretzan, bikoteko bi kideek ikasten dute: tutoreak bere beharretara egokitutako laguntza jasotzen du, komentarioetan eta kidearen laguntzan oinarrituta. Tutoreak aldez aurretik prestatu behar du jarduera-orria (edo berak egin), eta tutoreak orri hori egiteko unean dituen zalantza eta zailtasunei erantzun behar die; horrela, bere egungo ezagutzak berreraikiko ditu.

Programaren funtsezko beste alderdi bat familiak izan dezakeen parte-hartzea da, berdinen arteko tutoretza-egituraren barruan ere jardunez, non senideak garatzen duen programarekin gelan lanean ari den semearen edo alabaren tutore rola.

Programaren helburu nagusia Lehen Hezkuntzako ikasleen irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, ulermena ardatz hartuta. Baina, horrez gain, ikaskuntza kooperatiboko metodo bat da, irakurtzeko motibazioa piztea, ikasleek irakurle gisa duten konfiantza eta autoestimua areagotzea, gizarte- eta lankidetza-gaitasunak garatzea, eta ikasleen inplikazioa sustatzea ikaskideen eskola-hobekuntzan  lortzen delarik.

Innovamat

21-22 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako ikasleek, osorik edo partzialki, Innovamaten proposamena jarraituko dute matematika ikasgaian.

Matematika-ikasgelak ingurune inspiratzailea izan behar du, ikasteko eta ahalmen osoa garatzeko gonbitea egiten duena. Eta, hori lortzeko, funtsezkoa izango da:

  • Edukiak eta trebetasun matematikoak irizpide eta material didaktikoarekin aurkeztea.
  • Haurren ikaskuntza-erritmoak errespetatzea eta hauetara egokitzea.
  • Matematika-prozesuei balioa ematea: problemak ebaztea, arrazoitzea, konektatzea, komunikatzea eta irudikatzea, edukiak ahaztu gabe.

Proposamenaren helburua haurrek zenbakiak, eragiketak eta algoritmoak hainbat ikuspegitatik ulertzea da, buruz ikasitako errezetak alde batera utzita. Baina matematikak geometria, estatistika, probabilitatea, logika eta neurketa ere badira, besteak beste. Proposamenak adar horien guztien edukiak hartzen ditu kontuan, garatu nahi diren trebetasun matematikoetan oinarrituz.

Irakasleentzako gida didaktikoen, praktika pertsonalizatua ahalbidetzeko garatu duten plataformaren eta ikasgelarako eskaintzen duten kalitate-baliabide ugarien bidez aurkezten dituzten ideiez gain, Innovamat osatzen duten pertsona guztiak zuen esanetara daude, helburu bakarrarekin: txikienek matematika aberatsak, konpetentzialak eta manipulatiboak izatea, beldurrik gabe eta etorkizunerako proiekzioarekin.

Ikasgaia 4 saiotan egituratuko da: 2 zenbaketari eta kalkuluari buruzkoak izango dira, bat abenturei buruzkoa (erronka matematikoak), eta bestea plataforma birtual eta egokitzaileari buruzkoa, non ikasle bakoitzak, banaka, ikasitako guztia praktikan jarriko duen.

Proiektua hobeto ezagutzeko: www.innovamat.com

© Dulantzi Eskola – Derechos reservados