Jantokia

Jantokia

Gure eskolan Ausolaneko menua jarraitzen dugu, baina bertako sukaldean sukaldatzen dute menua. Hiru sukaldari ditugu, goizean goizetik guretzako janari goxoa prestatzen dutenak. Hainbat menu eskaintzen dira: oinarrizkoa, obolaktobegetarianoa, obolaktobegetarianoa arrautzarekin, txerririk gabea… Menua ausolaneko web orrian ikus dezakezu, gure eskola bilatuz.

Jantokiko kobrantzak

Guztira bederatzi kuota ordaintzen dira, lehena azaroan eta azkena uztailaren lehenengo egunetan. Ez bada ezer zuzendu behar, jankide bakoitzaren kuota berdina izango da beti, azkena izan ezik. Horretan justifikatutako hutsegiteak edo hainbat gertakariren ondorioz (grebak edo antzekoak) izan diren itzulketak egingo dira.

Bost egun edo gehiago jarraian falta izanagatik soilik itzuliko da kuotaren erdia, beti ere jantokia@dulantziikastetxea.com helbide elektronikoan aldez aurretik jakinarazten bada.

Eskolari helarazitako kontu korrontean beharrezkoa den dirua edukitzea oso garrantzitsua da itzulketak saihestu eta kudeaketa errazagoa izan dadin.

Gogorarazten dizuegu bi ordainagiri ordaindu gabe izateak zerbitzua bertan behera gelditzen ekarriko duela, zorra ordaindu arte.

Bekadunak diren ikasleei ez zaie ezer kobratzen, baina honako hau gogoratu behar duzue:

- Dena delakoagatik beka ez jasotzekotan, egindako gastua ordaindu behar da. Batzuetan, eta anai-arreba asko badaude tartean, honek diru kopuru handia suposatzen du.

- Aurreko ikasturtean jantokiko bekarik izan ez duten ikasleei hilero kuota kobratuko zaie, eta beka jasotzen badute ordura arte kobratutako dirua itzuliko zaie eskolak administraziotik beken dirua jasotzen duenean. Momentu horretatik aurrera ez dute kuotarik ordaindu beharko.

Jantokiko arduraduna

jantokia@dulantziikastetxea.com