Gure eskolak instalazio funtzionalak ditu, ikasleen hezkuntza-beharretara egokituak, bi eraikinetan eta kanpoko eremu zabaletan banatuak.
Lehen hezkuntzako ikasleen gelak daude, baita erabilera komuneko eta espezifikoko espazioak ere, hala nola ingeleseko, informatikako, musikako eta indartzeko eta/edo laguntzeko gelak, irakasleak koordinatzeko gelak, jantokia eta zuzendaritza- eta administrazio-gunea.
Eraikin honetan honako hauek ere aurkituko ditugu:
Haur hezkuntzako gelez eta irakasleak koordinatzeko gela batez gain, honako hauek daude:
Patio zabal eta irekia, hainbat eremurekin:
Gune horiez guztiez gain, udalak gimnasioa eta kiroldegia erabiltzen uzten digu hainbat jarduera egiteko.
Gure eskolan goizeko zaintza zerbitzua eskaintzen dugu, Guraso Elkarteak kudeatua, beharren arabera. Zerbitzua ikasturteko eskola-egunetan ematen da goizez 08:30tik – 09:30etara, haur-hezkuntzako ikasleentzako psikomotrizitate-gelan eta lehen hezkuntzako ikasleentzako jolas gelan, begirale batek edo bik gainbegiratuta, eskariaren arabera.
Zerbitzu hori erabili ahal izateko, guraso-elkartearekin harremanetan jarri behar da.
Gure ikastetxeak doako zerbitzu hau eskaintzen die udalerri hauetan erroldatutako ikasle guztiei:
UDALERRIA / MUNICIPIO | HERRIA / PUEBLO |
ALEGRÍA DULANTZI | EGILETA |
BARRUNDIA | MENDIXUR |
BURGELU / ELBURGO | AÑUA, ARBULO, ARGOMANIZ, BURGELU (ELBURGO), GAZETA, IXONA (HIJONA) |
DONEMILIAGA/ SAN MILLÁN | ADANA, TXINTXETRU, URIBARRI-JAUREGI |
IRURAIZ – GAUNA | ARRIETA, AZILU, ERENTXUN, EZKEREKOTZA, GAUNA, GEREÑU, JAUREGI, TROKONIZ |
VITORIA- GASTEIZ | ABERASTURI, ANDOLLU, ARGANDOÑA, MATAUKO, OREITIA, VILLAFRANCA, ESTIBALIZ |
Herrietako ibilbideak urtero antolatzen dira, beharren eta matrikulen arabera.
Jantokia, gure instalazioetan egindako janari osasuntsu eta orekatua eskaintzen duen hezkuntza-gunea da, etxeko sukaldaritzaren sistema tradizionalarekin, nutrizionistek gainbegiratutako eta erabiltzaileen beharretara egokitzen diren menuekin. Hori prestatzeko Magui Sukalde Zentralaren laguntza dugu, eta hark aldian-aldian ikuskatzen du prozesu guztia, egindako janarien kalitatea eta segurtasuna bermatuz. Erabiltzaileei begiraleek ematen diete arreta. Begirale horiek ezinbestekoak dira jantokiak behar bezala funtzionatzen duela bermatzeko, eta ikastetxearekin koordinatuta lan egiten dute, taldearen eta ikastetxearen arteko irizpideen batasuna bermatuz. Gure jantoki-zerbitzua ikasle guztiek erabil dezakete, eta hainbat txandatan antolatzen da, ikastetxearen beharren arabera. 2 eta 3 urteko ikasleei siesta zerbitzua eskaintzen zaie. Mahaikideentzako kuotak aldakorrak dira, eta zerbitzuaren erabileraren maiztasunaren arabera doitzen dira. (Hemen jantokiko kuotetarako esteka bat)
Guraso Elkarteak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jarduerek ikasleen prestakuntza integrala bultzatu nahi dute, denbora librea aprobetxatzen lagundu, sozializatzeko, ikasteko, eta batez ere, gozatzeko aukera emanez.