Instalazioak eta zerbitzuak

Instalazioak

Gure eskolak instalazio funtzionalak ditu, ikasleen hezkuntza-beharretara egokituak, bi eraikinetan eta kanpoko eremu zabaletan banatuak.

Eraikin nagusian:

Lehen hezkuntzako ikasleen gelak daude, baita erabilera komuneko eta espezifikoko espazioak ere, hala nola ingeleseko, informatikako, musikako eta indartzeko eta/edo laguntzeko gelak, irakasleak koordinatzeko gelak, jantokia eta zuzendaritza- eta administrazio-gunea.

Eraikin honetan honako hauek ere aurkituko ditugu:

  • Liburutegia, ikasteko baliabideekin antolatutako gunea, ikasleei aukera-berdintasuna eskaintzen diena, informazioa eskuratzeari, irakurtzeari eta kulturari dagokienez. Era berean, ikasleen beharrei erantzuten dieten irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak, gizarte-, kultura- eta hezkuntza-interakzioak gertatzen diren lekua da.
  • Lasai gela“. Komunikazio-gune bat, ikasleen gatazkak banaka kudeatu ahal izateko, horretarako behar den denbora izanik.
  • Psikomotrizitate-gela bat. Mugimendurako, gorputz adierzpenerako eta jolasaren atseginerako espazio bat, bere adierazpen guztietan, ikasleen nortasuna eraikitzen laguntzen duena.
  • Jolas-gela. momentu eta jolas libreko uneetan erabiltzen den espazioa, adin desberdinetara egokitutako materialarekin, haien konfiantza sendotzen duten esperientzia positiboak eskainiz, haien jakin-mina piztuz eta norberaren pentsamendua eraikitzeko esplorazioa eta ikerketa erraztuz

Haur Hezkuntzako eraikinean:

Haur hezkuntzako gelez eta irakasleak koordinatzeko gela batez gain, honako hauek daude:

  • Psikomotrizitate-gela bat. Mugimendurako, gorputz adierzpenerako eta jolasaren atseginerako espazio bat, bere adierazpen guztietan, ikasleen nortasuna eraikitzen laguntzen duena.
  • Erabilera anitzeko gela: zirkulazio libreko beste espazio bat bezala erabiltzen dena, desdobleak, tailerrak eta jarduera ezberdinak antolatzez gain.

Kanpoko aldeak

Patio zabal eta irekia, hainbat eremurekin:

  • Naturako elementuekin jolasteko gune bat, mugitzeko aukera ugari eskaintzen dituena eta haur bakoitzak bere lekua aurkitzen duena.
  • Estalitako espazioa zabuekin.
  • Eremu zabala hainbat jolas garatzea sustatzen duena.
  • Kirol-gune estali bat, euri-egunetan ez ezik, jolas arautuetarako eta gorputz-hezkuntzako saioetarako ere erabiltzen dena.
  • Naturgune txiki bat (haur-hezkuntzako eraikinaren atzean), non txikienek deskubritu, miretsi, esploratu eta sortu dezaketen.
  • Eskolako baratzea obretan oraingoz

Gune horiez guztiez gain, udalak gimnasioa eta kiroldegia erabiltzen uzten digu hainbat jarduera egiteko.

Zerbitzuak