EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

Aurreko asteazkenean, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Txapak egin genituen, altxorraren bila ibili ginen eskolan zehar eta mural erraldoi bat ere osatu genuen. Ipuin kontalaria eta Tor magoaren bisita ere izan genuen, primeran pasa genuen, alajaina!

Horregatik, eta zuek ere ikus dezazuen, eskolak osatutako muralaren argazki bat uzten dugu hemen, zuek ere guk egin genuen ariketa egin dezazuen.

Eta zuri, zer datorkizu begiak itxi eta euskaraz pentsatzen duzunean?

Share this post