Dulantzi Eskola

Dulantzi ikastetxea Alegría-Dulantziko udalerrian dago, Arabako probintzian, eta Gasteiztik 14 kilometrotara. Herria Arabako Lautadan kokatzen da,  eta inguruan eskolak erabili ohi dituen hainbat gune interesgarri daude: Aialako Andre Mariaren ermita erromanikoa, Done Jakue Bidearen saihesbide batek zeharkatzen duena; Henaioko Castro-a, muino txiki batean dagoen zeltiberiar jatorriko herrixka baten interpretazio-zentroa; inguruko herriekin lotzen diren partzela-bideak, haien artean antzinako euskal trenbidearen Bide Berdea.

Dulantzikoak ezezik, inguruko herri txikietako umeak ere ikastetxe honetako ikasleak dira.

Eskola publikoa da, herrian dagoen bakarra, udal haur eskolarekin bat, eta Haur Hezkuntza (2-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte) eskeintzen ditu.

Une honetan B eta D ereduetan ikasteko aukera dago, baina 21-22 ikasturtetik aurrera B eredua desagertzen joango da, progresiboki.

Dulantzikoak ezezik, inguruko herri txikietako umeak ere ikastetxe honetako ikasleak dira.