Blog-a Orokorra

EUSKARAREN EGUNA

Aurreko asteazkenean, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen eskolan. Txapak egin genituen, altxorraren bila ibili ginen eskolan zehar eta mural erraldoi bat ere osatu genuen. Ipuin kontalaria eta Tor magoaren bisita ere izan genuen, primeran pasa genuen, alajaina! Horregatik, eta zuek ere ikus dezazuen, eskolak osatutako muralaren argazki bat uzten...

Read more...

TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN proiektua

2024/2025 ikasturteko azken hilabeteetan, HH5eko ikasleek gure gelako familien jatorria ezagutzeko bidaia bat egin dugu. Bidaia Dulantzin hasi eta ondoren, Uruguay, Brasil, Maroko, Argentina, Sahara eta Colombia bisitatu ditugu familien eskutik. Familiek, beraien herrialdeetako kultura eta ohiturak hurbildu dizkigute eta hilabete hauetan ikasitakoarekin eta egindako lanarekin erakusketa bat prestatu dugu...

Read more...

Euskaraldia 2025

Aste hau oso berezia izan da Haur Hezkuntzako ikasle guztientzat, euskaraldia ospatu baitugu. Aste honetan zehar, haurrak oso lanpetuta ibili dira hizkuntzarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna islatzen duten marrazki koloretsu asko apaintzen. Gela bakoitzak bere marrazkiak apaindu zituen, material eta kolore dibertigarriz. Oso harro gaude gure ikasleen ahaleginaz eta sormenaz....

Read more...

Basoen Nazioarteko Eguna

Aurreko ostiralean, martxoak 21, Basoen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Haur Hezkuntzan, esaterako, "Zaindu ditzagun basoak" lelopean mural bat margotu zuten. Gainera, 2 urtekoek ostiraletako tailerra aprobetxatuz, siesta gela baso batean bihurtu zuten. Baina arazo bat zegoen: lurra zaborrez beteta zegoen. Gai honi buruz haurrekin hitz egin ondoren, basoko zaborra jaso zuten jolastu...

Read more...

Planetario Mugikorra

Martxoaren 17an Vital Fundazioak eskainitako COSMIUM planetario mugikorra izan genuen ikastetxean. HH5 urte, LH2 eta LH4.mailako ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan zuten. Eskolatik espaziora bidaiatzeko aukera izan zuten, eta primeran pasa zuten espazioan murgilduta. Esperientzia paregabea izan zen!

Read more...

Patio hezkidetzailea

Martxoaren 10ean eskolako patioko obra-lanak amaitu ziren. 2019an hasitako lanketaren ondoren, Dulantzi ikastetxeak patio hezkidetzailea izango du hemendik aurrera. Prozesu honetan, hezkuntza-komunitateko eragile guztiek parte hartu dute: ikasleek, irakasleek, familiek eta baita Administrazio eta Zerbitzu langileek ere. Honenbestez, eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu hau posible egin duzuen pertsona guztiei.

Read more...

Inauteriak

Otsailaren 28an inauteriak ospatu genituen eskolan. Goizean zehar mahai- jolasetan ibili ginen, dantza entseguak, hamaiketako bereziak… egin genituen. 12:00etan desfilean herriko plazara joan ginen, eta han pare bat abesti dantzatu genituen. Familia ugari etorri ziren gu ikustera, eta horrek asko poztu gintuen! Behin plazako dantzak amaituta, eskolara itzuli eta irakasleek dantza...

Read more...

ESKOLAKO PATIO

Patioko lanak ia amaitu dira. Orain, babesak jarri dira erein den tokian ez zapaltzeko eta, horrela, belarra, zuhaixkak eta landatutako zuhaitzak indartsu hazteko. Era berean, arreta berezia eskatzen dizuegu eremu desberdinetan dauden babes-elementuei dagokienez (lurzorua estaltzen duten zuhaitz-azalak, egurrezko bi piramideen arteko harri txikien eremua) Horregatik, eremu horiek errespetatzea eskatzen...

Read more...