Basoen Nazioarteko Eguna

Basoen Nazioarteko Eguna

Aurreko ostiralean, martxoak 21, Basoen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan.

Haur Hezkuntzan, esaterako, “Zaindu ditzagun basoak” lelopean mural bat margotu zuten.

Gainera, 2 urtekoek ostiraletako tailerra aprobetxatuz, siesta gela baso batean bihurtu zuten. Baina arazo bat zegoen: lurra zaborrez beteta zegoen.

Gai honi buruz haurrekin hitz egin ondoren, basoko zaborra jaso zuten jolastu ahal izateko.

Geletan gaia modu ezberdinetan landu da, eta orokorrean oso jarduera politak egin genituen.

Eguna biribiltzeko, HHko guztiek patioan argazki bat atera zuten.

Share this post