Kaixo familia,
Datorren ostegunean, apirilaren 27an, Prudentzio deunaren eguna ospatuko dugu eskolan.
Ospakizuna arratsaldean izango da. Udaletxeko plazan 15:45etan danborrada joko dugu eta amaitzean eskolara bueltatuko gara eta patioan berriro joko dugu. 2 eta 3 urteko umeek ez dute ekintza honetan parte hartuko. Familiek EZ dute patiora sartzerik izango.
Egun horretan ikasleek praka urdinak edo bakeroak, alkondara edo kamiseta zuria eta arrantzalearen zapia jantziko dituzte.
Astearterako, hilak 25, etxean baduzue danborra ekarri behar da.
Eskerrik asko aldez aurretik. Zuzendaritza taldea.
Ikas urte honetan eskolak 50 urte egin ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekintza aurrera eraman ditugu. Ekainean erakusketa bat antolatu dugu, eta eskolako jai egunean hormairudia margotzen bukatu dugu eta denboraren kapsula itxi ere. Etorkizuneko ikasle eta langileek guk sartutako mezu eta argazkiak topatuko dituzte.
Bestetik, urtean zehar egin diren elkarrizketekin bideo bat sortu dugu, eskolaren ibilbidea jasotzen duena.
Hemen dituzue ekintza horien argazki eta bideo batzuk, eta baita Izaskun Isasik ospakizunerako grabatu zigun bakarrizketa ere.
Ondoren, apirilaren 8an, ekitaldiari bukaera emateko herrian zehar Korrika Txikia abiatu zen. Primerakoa izan zen.
Dulantzin, ere, euskararen alde!
Eskerrik asko eskola komunitate osoari eta udaletxeari posible egiteagatik.
2021-12
Azaroan Eitb-ko ENE KANTAK sailaren bisita izan genuen eskolan. 2. mailako ikasleen bideoklipa eta jolasak grabatzen ibili ziren.
Abenduan telebistan atera ziren gure protagonista bikainak. Aukera polita eman digute euskaraz jolastu eta ikasteko, eskerrik asko posible egin duzuen guztioi.
Ondoko link-etan berriro ikusteko aukera izango duzue:
2021-12-3
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aste horretan zehar eskolak hainbat ekintza eraman dituaurrera, gure hizkuntza zahar honen bizi iraupena luzatzeko asmoz: tailerrak, asmakizunak, jolasak, “Baietz bete” erabilera kanpaina, mago baten ikuskizuna …
6. mailako ikasleek “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean, koreografia bat asmatu eta irakatsi digute.
Eta “Erabiliaz” proiektukoek oparitxo batzuk ekarri dizkigute, hartu dugun konpromezuagatik. Eskerrik asko!
Behekaldean duzuen estekan, aste berezi honen laburpena ikus dezakezue.
Distantzian bada ere, gure ikasleek euskaraz bizi eta gozatu dezaten ahalegintzen gara.
2021-11-9
Azken asteetan, eskolako ikasleak Haur Hezkuntzako eraikuntzaren horma margotzen ibili dira Ana Díaz de Espada-k lideratutako proiektuaren barne. Hau guztia AMPAri esker gertatu da, eskerrik asko, esperientzia ahaztezina izaten ari da.
Gure patioa alaiagoa bihurtzen ari gara, eta urte askotarako aztarna uzteko aukera izan dugu.
Eskolaren 50. urte berezi honek gure komunitate – nortasuna indartzen lagunduko gaitu, horrelako ekintzei esker.
2021-9
1971. urtean Dulantzi ikastetxeak lehenbiziko aldiz bere ateak ireki zituen.
Aurten, 2021 – 2022 ikasturtean, 50. urteurrena ospatzera goaz.
Aurreko astean hasiera eman genion 6. mailakoek egindako aurkezpen txiki batekin, eta pankarta berria estreinatuz. Espero dugu proposamen ezberdinetaz gozatuko duzuela, eta ikasturte berezi hau gurekin bat ospatuko duzuela.